Zaraitzuko herri txiki bat da Itzalle. Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, eta IRATI Basora (urtaro bakoitzean hainbeste sentsazio eskaintzen dituen baso zabala), paisaia desberdin eta goi-tontor ugari ditu. Irati oihanera begira jarriko zara
Haranean, bidezidor ugari aurkituko dituzu bertan galtzeko eta ondare arkitektoniko handi bat ezagutzeko: erdi Aroko elizak, baselizak, ongi kontserbatutako hilarriak eta bista ederrak.
Erronkariko eta Aezkoa ibarreko bizilagunak ezagutzeko aukera izango duzu, hala nola, fauna eta flora anitza eta balio ekologiko handia duten Aspurtz, Arbaiun eta Irunberriko arroilak ere.
Arburuako Baseliza
Nafarroako ermita xarmangarrienetako bat da. Ibilaldia Itzal herritik hasten da eta gozatu ahal izango dituzun bista ederrek merezi dute: Pirinioetako mendiak (Bisaurin nabarmenduz), Zaraitzuko haranak eta Abodi - Oriko zonaldeak. Gainera, baselizaren ingurua atsegina da eta aukera ematen du, eguraldi onarekin, geldiali bat egin eta mokadu bat hartzeko. Eta ez ahaztu kanpaia jotzea!
Iratiko Basoa
Europako natura-ingurune aberatsenetariko bat da. Pagoak, izeiak eta beste zuhaitz eta zuhaixka askoz osaturiko 17.000 hektareatako eremua. Paseatzeko hamaika bide aurki ditzakezue bertan. Gozatu kolore biziz betetzen diren mendi magaleak. Iratiko oihanaren erdian, Irabia urtegia aurkituko duzue.
Benasako Arroila
Nafarroako arroiletatik ezezagunenetakoa, bere barrenean ibilaldi bat egitea abentura zirraragarria da. Ibilaldi bikaina udarako, ibaiaren ibilgua txikia denean eta bere gainean ibil gaitezkeenean. Horrez gain, txango hau amaitzeko, ingurune natural honen erdian bainu bat hartzeko aukera izan dezakezue (Uztailean eta abuztuan, Nabaskoitzeko Udalak igeriketarako bainu-gunea gaitzen du ). Merendero eta sutegi guneak ere aurki ditzakezue bertan.
Leyreko Monasterioa
Leyre mendilerroaren hegalean eraikitako monasterioa da. Zaraitzu haranarekin muga naturala egiten du alde batetik, eta bestetik, behatoki irekia da gertuko tontor eta urrutiko mendikateen zein Yesako urtegiaren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen du. Monasterioak altxor zoragarriak gordetzen ditu: hala nola XI. mendeko kripta, bobeda gotikoa edo "Porta Speciosa", XII. mendeko arkupe erromaniko perfektua. Inguruaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzu, San Virila, Monte Escalar, Paso del Oso... bezalako ibilbideren bat eginez.
Arbaiungo Arroila
Zaraitzu ibaia Pirinioetatik dator eta mendien arteko bidean zehar igarotzen da, Arbayungo arroila sortuz, 5,6 kilometroko luzera eta 300 metroko altuera duten paretak dituena. Itzalera bidean, arroilaren begiratokira hurbil zaitezke, ikuspegi zoragarria aurkituko duzu.
Muskildako Amaren Baseliza
Muskilda mendiaren tontorrean, mila metrotik gora, dagoen ermita erromanikoa. Oinez edo errepidez iritsi ahal izango zara. Irailean, Otsagabiako jaiak iristearekin batera, bertako lasaitasuna hautsi egiten da, herriko dantzariek Muskilda inguratzen dutelarik, "Bobo" -aren zuzendaritzapean.
Orreaga
Historia eta kondaira elkartzen diren lekua eta Donejakue bidea hasteko erromesek gogokoen duten irteera puntua. Erdi Aroko arkitekturaren adibide bikaina da, Orreagako kolegiata, erromesen ospitale zaharra eta Antso VII. erregearen hilobi eta gotorlekuak osatzen duten monumentu multzoa. Gune mitikoa.
Peña Cornota
Edertasun bereziko ibilbidea. Nafarroako begiratoki natural ikusgarrienetako bat da. Talaia natural bat, oinetan amildegi bat duena Arbaiungo arroilaren gainean. Paisaia zoragarria, 300 metroko erorketa baino gehiagoko mozketa batzuk dituena. Ibilbidearen zati handi bat bide eta bidexketatik doa, baina beste zati bat gune basatiagoetatik igarotzen da. Gainera, putre edo saien haztoki naturala ere bada.
Xabierko Gaztelua
Xabierko gaztelua Xabierko muino batean dago, Zangozatik 6 kilometrora. X. mendekoa da eta San Frantzisko Xabierkoa jaio eta bizi izan zen bertan. Erromes tokia da, bereziki martxoaren hasieran. 1994. urtea geroztik Kultur Ondare izendapena du.